Elkarretaratzea egin dute Artziniegako Tubacex Taylor Accesorios enpresako langileek, zuzendaritzak aurkeztu duen aldi baterako enplegua erregulatzeko espedientearen aurka.
Langileen ordezkariek azaldu dute espedienteak ez duela justifikaziorik, Tubacexek emaitza positiboak lortu dituelako orokorrean. Baina sindikatuak salatu du zuzendaritzak ez duela Artziniegako lantegia lehiakor bihurtu nahi, fabrika ixteko asmoa duelako. Hori dela eta, fabrika ixten baldin bada langileak Tubacexen birkokatuak izatea eskatu dute, eta gaineratu dute mobilizazioekin jarraituko dutela.