Desfibriladore publikoa jarri du Artziniegako Udalak herriaren alde zaharrean dagoen Hiriko Atea gimnasioan. Gimnasio hori kudeatzen duen elkartearekin hitzarmena egin du horretarako.
Udaletik jakinarazi dute aparailua erabiltzeko giltza Udaletxean eta La Vila eta Ostargi tabernetan egongo dela. Gimnasioaren 100 erabiltzaileek ere giltzaren kopia bana izan dute. Hortaz gain, udalak adierazi du aparailu horren erabileran trebatzeko saioak antolatzeko asmoa duela aurten ere.