Erakusketa berezia inauguratuko dute Artziniega Museoko erakusketa gelan bihar (otsailak 18). Luis de Pedro bildumazalearen antzinako josteko makinak egongo dira ikusgai bertan, maiatzaren 11ra arte.
Ez da edonolako bilduma izango: 500 makina baino gehiago ditu Luis de Pedrok, hainbat marka eta garaietakoak. “Munduko bilduma onenetarikoa dela kontsideratzen da”, adierazi dute museoko arduradunek, eta azpimarratu dute makinak guztiak “zaharberrituak” daudela eta “funtzionatzen dutela”.
Hainbat jatorritako makinak
Cristobal Balenciaga jostunak erabilitako makinaren antzeko bat ikusi ahalko da erakusketan, baita El tiempo entre costuras telesailaren grabaketan erabilitako bat ere. Hainbat jatorritakoak egongo dira: “Ingalaterra, Frantzia, Suitza, Kanada, Estatu Batuak edo Indiakoak, bakoitza bere bitxikeria mekaniko edo itxurazkoekin”.
Hau da Artziniega Museoaren ordutegia: