Larunbat honetan (otsailak 25) egingo dira Euskal Herriko IX. Mus Txapelketako kanporaketak. Artziniegan egingo da Arabako Kanporaketa, La Encina jatetxean. Goizeko hamarretan hasiko dira partidak, eta 32 bikote arituko dira guztira norgehiagokan.
Eskualdeko lau bikote
Horien artean egongo dira Artziniegako bi bikote: Alberto Moradeira-Julio Izuskiza eta Alberto Mezkorta eta Jose Angel Catera. Amurrioko bikote bat ere egongo da, Tomasek eta Txominek osatutakoa. Laudioko Rafak eta Ederrek ere hartuko dute parte kanporaketan. Martxoaren 25ean jokatuko da finala, Anoeta herrian.