Artziniegako Udalak plazaratu berri ditu Hotel Torre eraikinaren kontratazio plegu berriak. 25 urterako esleituko du Udalak dorrea, baina hamar urte gehiago luzatu ahalko da kontratua.
Oinarrietan zehaztu dutenez, eraikina kudeatuko duen enpresak hainbat obra egin beharko ditu, besteak beste: berogailu sistema aldatzea, azpiegitura elektrikoa gaur egungo araudira moldatzea, suteen aurkako prebentziorako araudiak ezartzen dituen obrak egitea eta beheko solairuko irisgarritasuna bermatzea. Aurkezten diren enpresek ostalaritzari lotutako proiektua osatu beharko dute. Hilero ordaindu beharreko kanona 1000 eurokoa izango da.