Artea Elkarteak bere kultura-ekintza egonkortu nahi du eta horretarako eskatu dio Eusko Jaurlaritzari hitzarmena sinatzeko, Arabako Foru Aldundiak eta herriko udalak egin duten moduan.
Kudeatzaileek azaldu dute zaila dela ideiak eta proiektuak garatzea eta gauzatzea diru sarrerak bermatuta izan gabe. Izan ere, urtero egiten diren museoetarako diru-laguntza deialdietan parte hartzen du elkarteak, baina aurretik jakin gabe zein izango den jasoko duten diru kopurua.
Ekarpen ekonomikoak ez ezik, elkarteari arazoak sortzen dizkio diru-laguntza eskuratzeko epeak ere.
110.000 euro
Etnografia Museoak 110.000 euro gastatzen ditu urtero eta babes ekonomikoa bermatuta izan ezean, zenbait zerbitzu zalantzan jarri behar du (gida zerbitzua, adibidez).
Eusko Jaurlaritzak, ordea, Artea elkarteari adierazi dio hitzarmenak soilik sinatzen dituztela 90.000 euro baino gehiagoko diru laguntzak behar dituzten museoekin.