Bilera deitu du Artziniegako Udalak Antzinako Azoka antolatzeko. Ekimenean interesa duen talde, norbanako, elkarte edo saltoki oro batu daiteke dinamikara. Asteazkenean (martxoak 29) izango da zita, 19:00etan udaletxean.
Jai batzordea osatzeko deia
Iraileko jaiei begira ere jarri da udala. Martxoak 31 arte ireki du epea Jai Batzordea osatzeko prest dauden taldeek berri emateko. Horretarako mezu bat bidali behar da helbide honetara: info@artziniegakoudala.eus.