Ezokiko Udal Osoko Bilkura egin zen Artziniegan iragan ostegunean. EAJ, EH Bildu eta PPk aho batez onartu zituzten gai ordenako puntu guztiak. La Bacenako aparkalekuko obren esleipena izan zen onartu zen gauzetako bat. Construcciones Morga S.L. enpresak egingo du obra, hamar hilabeteko epean. Aparkalekua handituko da eta kiroldegiaren alboan autokarabanentzako aparkalekua egingo da. Ur fekalak botatzeko gunea izango du aparkaleku horrek, besteak beste.
Hortaz gain, igerilekuetako kafetegiaren kontrataziorako baldintza-agiria ere onartu zuten osoko bilkuran. Bake epaile berria ere izendatu zen.