Foru erakundeak garbitu beharko ditu Beraza aldapako galtzada-harriak, eta tutuen eta hormen erremateak amaitu, besteak beste.
Duela urte batzuk bukatu zituzten obrak Artekalen, baina ez guztiz. Izan ere, erremateak burutu gabe utzi zituzten.
Orain arte, arazoa izan da lanak gauzatu zituzten enpresak itxita daudela. Alde batetik, Arriaga S.A. hartzekodunen konkurtsoan dago 2014ko hasieratik eta Arabako Lanak-ek ere ez du jarduerarik. Galtzada-harriak hornitu zituen harrobia ere itxi zuten.
Ondorioz, Arabako Foru Aldundia saiatuko da 19.000 euro horiek Arriaga S.A.ko abaletik eskuratzen.