Artekaleko lanen errematea egingo du Arabako Foru Aldundiak 19.000 euro baliatuta

Erredakzioa 2017ko api. 19a, 11:20
Artekale kalea herrigunean dago eta Erdi Aroko Azokan betetzen dute herritarrek. / aiaraldea.eus

Artziniegako Udalaren eskaera onartu du Arabako Foru Aldundiak eta Artekale kaleko lanen errematea gauzatuko du.

Foru erakundeak garbitu beharko ditu Beraza aldapako galtzada-harriak, eta tutuen eta hormen erremateak amaitu, besteak beste.

Duela urte batzuk bukatu zituzten obrak Artekalen, baina ez guztiz. Izan ere, erremateak burutu gabe utzi zituzten.

Orain arte, arazoa izan da lanak gauzatu zituzten enpresak itxita daudela. Alde batetik, Arriaga S.A. hartzekodunen konkurtsoan dago 2014ko hasieratik eta Arabako Lanak-ek ere ez du jarduerarik. Galtzada-harriak hornitu zituen harrobia ere itxi zuten.

Ondorioz, Arabako Foru Aldundia saiatuko da 19.000 euro horiek Arriaga S.A.ko abaletik eskuratzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide