Egitarau oparoa prestatu du Artziniega Museoak maiatzerako. Museora doan sartzeko aukera egongo da hilaren 18an. “Garai bateko josteko makinak” erakusketa azken aldiz ikusteko parada izango dute bertaratzen direnek.
Hurrengo egunean (maiatzak 19) konkorrei buruzko mahai-ingurua egongo da. Mateo Lafragua artziniegarrak hartuko du parte bertan, beste hainbat aditurekin batera. 19:30ean izango da solasaldia.
Musikak ere tartea izango du datozen asteetan. Mushkum rock talde aiaraldearrak doako kontzertua eskainiko du 20an, 19:30ean. 21ean, aldiz, Artziniegako Margo Lehiaketaren XX. edizioa egingo da museoan.