Artziniegako Margo Lehiaketaren XX. edizioa antolatu du Artea Etnografia Elkarteak. Lehiaketa igandean egingo da. 8:30etatik 10:00etara bitartean zigilatuko dira lanak, Artziniegako Museoan. Entrega, aldiz, 14:00etatik 14:30etara bitartean egin beharko da, toki berean. 17:30ean izango da sari banaketa.
Nahi duen pertsona orok hartu ahal izango du parte lehiaketan. Hiru sari egongo dira guztira. Lehena 800 eurokoa izango da, 600koa bigarrena eta 400koa hirugarrena.
Hemen irakurri daitezke lehiaketaren oinarriak: