Egitarau oparoa antolatu du Artziniegako Udalak ekainerako, “Artzientzia” izenpean. 3 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako egitasmoa izango da, eta zientziaren gaineko oinarrizko ezagutza batzuk modu erraz eta dibertigarrian irakastea izango du helburu.
Bost saio
Ostiralean (maiatzak 26) hasiko da programa eta bost saio egingo dituzte guztira. Robotikaren oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzte umeek egun horretan, Lego joko piezak erabilita. Ekainaren 3an hainbat esperimentu egiteko aukera izango dute, 10ean sumendiek nola funtzionatzen duten ikusiko dute, 17an espazioaren sekretuak ezagutuko dituzte eta 24an paleontologia eta herrian topatu daitezkeen fosilak izango dituzte hizpide.
Ikusi egitarau osoa hemen:
