Badator “Artzientzia”, umeei zientziak irakasteko programa

Erredakzioa 2017ko mai. 22a, 07:00
Sumendi bat nola sortzen den ikasiko dute umeek, besteak beste. / Wikipedia

Bost saio egingo dituzte guztira, zientziaren hainbat alor modu dibertigarri eta didaktikoan irakasteko.

Egitarau oparoa antolatu du Artziniegako Udalak ekainerako, “Artzientzia” izenpean. 3 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako egitasmoa izango da, eta zientziaren gaineko oinarrizko ezagutza batzuk modu erraz eta dibertigarrian irakastea izango du helburu.

Bost saio
Ostiralean (maiatzak 26) hasiko da programa eta bost saio egingo dituzte guztira.  Robotikaren oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzte umeek egun horretan, Lego joko piezak erabilita. Ekainaren 3an hainbat esperimentu egiteko aukera izango dute, 10ean sumendiek nola funtzionatzen duten ikusiko dute, 17an espazioaren sekretuak ezagutuko dituzte eta 24an paleontologia eta herrian topatu daitezkeen fosilak izango dituzte hizpide.

Ikusi egitarau osoa hemen:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide