Ekainaren 25ean izango da kantugintza tailerra, eta umeen artean abesbatza sustatzea izango da helburua. Arteko Gure Ama ikastetxean izango da hitzordua, 10:00etatik aurrera. Goizean izango dute ikastaroa, hiru ordu eta erdikoa, hain zuzen. Ondoren, 14:00etan, elkarrekin bazkalduko dute.
Ikasteaz gain, kontzertua eskaintzeko aukera izango dute. Izan ere, arratsaldean egingo dute entsegua -15:30etik 17:30era- eta emanaldi publikoa egongo da ondoren. Kontzertu gunea Artziniegako museoa izango da. Aurreratu dutenez, 18:30ean izango da emanaldia.
Izen-ematea
Ekainaren 22 arte egongo da zabalik ikastaroan apuntatzeko epea. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko 636122955 telefonora dei liteke.