Artziniegako EH Bilduk parrillada herrikoia egingo du Barrenkalen gaur 19:30ean. Koalizioak ospatu nahi du udal legealdi erdia bete dela eta duela urte 2 aukera bozkatuena izan zela, EAJk alkatetza lortu arren, PPren babesarekin.
"2015eko maiatzaren 24an, egun historikoa izan zen Artziniegarentzat, Alkatetzarako hauteskundeak indar soberanista eta ezkertiar batek irabazi zituelako lehenengo aldiz" adierazi du EH Bilduk.