Artziniegako Udalak ekin dio 2017ko festak antolatzeari. Irailaren 1etik 10era izango dira. Inma Vivancok azaldu duenez, ez da batzorde antolatzailerik eratu. Hori dela eta, talde, kuadrilla, elkarte eta partikularrei eskatu diete zein jarduera egin nahi duten proposatzeko, iradokizunak biltze aldera.
Proposamenak aurkezteko modua
Ekarpenak egiteko prozedura bandoan zabaldu dute. Hala, ekintzen deskribapenarekin batera antolatzaileen informazioa, jardueraren gutxi gorabeherako aurrekontua, ekintzaren lehentasunezko eguna eta ordua eta beharrezko amteriala edota azpiegitura jakinarazi beharko dira. Ekarpenak jaso ostean osatuko dute aurtengo jaietako egitaraua.