Alberto Martinez Gutierrezek azaldu duenez, Burgoseko Tudela haranean kokatuta dago aintzira, Artziniegatik oso gertu badago ere: "1990eko irailaren 27an izan zen irekiera ekitladia, baina eraikitzeko lanak askoz lehenago hasi ziren". Martinezen arabera, pantanoa egin aurretik ohikoak ziren ur mozketak. "Txikitan, amamaren etxeko bainutokia eta palanganak betetzen genituela gogoratzen dut".