Ur-horniketa eta igerilekuak hobetuko ditu udalak Foru Planaren bidez

Erredakzioa 2017ko uzt. 6a, 09:00

Udal-igerilekuko azpiegiturak hobetuko dituzte. / aiaraldea.eus

Hiru obra egiteko diru-laguntza eskatu dio tokiko erakundeak Arabako Foru Aldundiari.

Artziniegako EAJk adierazi du udalak “ezinbesteko hiru proiektu” aurkeztu dituela foru planera, Arabako Foru Aldundiak diruz lagundu ditzan.

Ur-horniketa sarearekin erlazionatuta daude proiektu horietako bi. Sare horren tarte bat berritu nahi dute, “erabat hondatuta” dagoelako.  Obra horren xedea izango da “herritar asko ur horniketa gabe utziko lituzkeen matxurak saihestea eta ur-horniketa bermatuko lukeen hoditeria sarea bideratzea”, jeltzaleek azaldu dutenez.

Hortaz gain, hainbat gune berriz asfaltatzea aurreikusten dute: Arenazako biribilgunearen eta Geltoki plazaren tarteko ospitaleko aldapa eta Uriko parkinga. 667.080,09 euro bideratuko dira guztira obra horretara. Gordelizeko banaketa-sarea horniketa-sarearen depositu nagusiarekin izuri konektatzea da asmoa,baxuaren bitartez. “Uraren uhertasun arazoekin" bukatuko litzateke modu horretan, EAJko kideek azaldu dutenez. 261.470,97 euro bideratuko dituzte hori egiteko.
 
Udal-igerilekuak
Udal-igerilekuetan gauzatuko dute hirugarren proiektua, bertako azpiegiturak hobetzeari begira. Honako berrikuntza hauek egingo dituzte: iragazte sistema berritzea, igerilekuaren ontzia aldatzea eta gunea inguratzen duen hezia egokitzea. Azken lan hori egiteko inguruko zuhaitzak kendu eta kanpoko baldosak aldatuko dituzte.  347.408,79 euroko inbertsioa egingo dute guztira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide