Aurtengo Arteko Gure Ama Jaietako pregoilaria hautatzeko zein prozedura jarraituko duen jakinarazi berri du Artziniegako Udalak. Uztailaren 21ra arte ireki dute proposamenak bidaltzeko epea. E-mail -artzijaiak@gmail.com- edo whatsapp bidez -600761107- bidali daitezke ideiak.
“Sostengu gehien jasotzen dituzten hiru hautagaiak” izango dira bozketa fasera igaroko direnak. Beste epe bat irekiko dute horretarako eta modu horretan hautatuko dute aurtengo festetako pregoilaria.