Erretes Tudelan hartutako argazkien lehiaketa abiatu du Otsati elkarteak. Uztailaren 18an bukatuko da epea irudiak aurkezteko eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez 3 bidali ditzake otsatielkartea@gmail.com helbide elektronikora.
JPG euskarria erabili behar da eta irudiak 30 zentimetroko luzera izan behar du bere alderik luzeenean eta 200 ppp-ko kalitatea.
Sariak
Uztailaren 22an Erretes Tudelako Jaietan egongo dira ikusgai argazkiak eta zenbait sari egongo da.
Alde batetik, epaimahaiaren saria 60 eurokoa izango da eta herrikoa 40 eurokoa.
Horrez gain, parte-hartzaileen artean zozketatuko dute blackkamerarekin ikastaroa egiteko % 30eko deskontua. Gainera, epaile herrikoien artean ardo botila eta olagarroa zozketatuko dituzte.
Ikusi Erretes Tuterako jaien egitaraua hemen.