Motorshowaren VIII. edizioa egingo dute asteburuan

Erredakzioa 2017ko uzt. 28a, 11:37
Inoiz baino parte hartzaile gehiago egongo dira, antolatzaileen esanetan.

Larunbatean izango dute hitzordua autoen zaleek Artziniegan.

Motorshowaren 2017ko edizioa 12:00etan hasiko da Geltoki plazan auto klasikoen erakusketarekin. Klasikoak ez ezik, motorshowan arituko diren makinak ikusteko parada egongo da.

16:00etatik 21:00ak bitartean erakustaldia egingo dute gidariek Arteako parkean. Tarte horretan parkera igotzeko bidea itxita egongo da oinezkoentzat, hortaz, publikoa Arroyo de la Encinatik igo beharko da. Azkenik, kontzertua eskainiko du Black Boga taldeak 22:00etan.

Antolatzaileek aurreratu dute inoiz baino parte-hartzaile gehiago egongo direla.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide