Atzo murgidu zen Artziniega Jaietan. 21.00etan izan zen txupinazoa, baina zurrakapotea banatzeari ekin zioten pregoiaren aurretik.
Komando Rotondako kideak izan ziren arduradunak, eta umorea erabili zuten jaiak pizteko. Suziria jaurti aurretik bedeinkatu zituzten kuadrilak. Prozesu parte hartzaile bidez aukeratu dituzte aurtengo pregoilariak.
Aldarrikapenak lau haizetara zabalduta, buruhandi eta erraldoien kalejira nagusitu zen Alde Zaharrean barrena. Afalordua iritsita, pilota partidak egon ziren frontoian...Gau eta parranda giro ederrean bukatu zuten txupinazo eguna, kulero eta galtzontzilo lasterketarekin.