Alkateak azaldu du larunbatean kutxazaina zerbitzutik kanpo geratu zela eta teknikariek ez zutela konpondu egunean bertan. Horrek ezinegon eta haserre handia sortu zuen herritarren artean, jai egun garrantzitsua izan baitzen eta kontsumitzeko aukera ez zuten izan.
Iñigo Gomezek azpimarratu du arrunta dela matxura hori gertatzea eta ez dela onargarria Kutxabankek ez izatea zerbitzu tekniko eraginkor eta azkarra.
Aldi berean, alkateak erantsi du ez duela ulertzen zergatik ez dioten informaziorik eman konponketei buruz eskatu izan duenean.
Udal ordezkari politiko nagusiak espero du Kutxabankek ahalik eta lasterren arazo hori zuzentzea eta konpromisoa erakustea herriarekin.
Gainera, alkateak nabarmendu du euskal kutxen fusio eta pribatizazioaren ondorioz, Artziniegak galdu zuela banketxe bat, izan ere, hori baino lehen BBKk eta Vital Kutxak zeuzkaten egoitzak eta orain bakarra gelditu da.