Funanbulistak eta musika emanaldiak, Antzinako Azokaren XX. edizioko berrikuntzak

Erredakzioa 2017ko ira. 13a, 14:00

Musikari ugarik alaituko dute eguna. / aiaraldea.eus

Egun osoko egitaraua egongo da, hainbat berrikuntzekin.

20  urte  beteko  ditu larunbatean  Artziniegako Antzinako Azokak. Gorabeheraz  betetako  ibilbidea  egin du  egitasmoak:  Etnografia  Museoaren  ekimenez  sortu  zen,  herriaren  jaiotzaren  500.  urteurrena ospatzeko. Museoak antolatu zituen lehen hiru edizioak. Bolaretxe koadrilak hartu zuen gero ekimena prestatzearen ardura. Udalak hartu  zuen  lekukoa  handik  urte  batzuetara, harik eta  jaia antolatzeari  utziko  ziola  iragarri  zuen  arte.  

Herriko ostalari talde batek hartu zuen orduan haien gain prestaketa, eta horretan dihardute gaur egun.

Berrikuntzak
Lau dira antolakuntzan dauden tabernak: La Villa, Batzokia, El Plaza, Kobá eta Ostargi. Azken bien jabea  da  Marta  Urruela.  Aurtengo azokan egongo diren nobedadeen berri eman du: “Iazko dantza bertikal ikuskizuna errepikatuko dugu aurten, harrera ona izan baitzuen”. Gaineratu  duenez,  aurten  funanbulista  baten  emanaldia  ikusteko parada egongo da ere.

Hala, ekintza batzuk erantsi eta beste batzuk baztertu egin dituzte, Erdi Aroko borroka kasu. “Iaz egin zen lehenbiziko aldiz, eta ez zuen interes asko sortu herritarrengan”, azaldu du Urruelak.

Egun osoko egitaraua
Goizetik gauera arte luzatuko da egitaraua irailaren 16an. Urtero bezala,  Erdi  Arora  itzuliko  da  Artziniega.  Dozenaka  herritarrek  hartzen dute parte ekimenean, euren burua mozorrotzen edota herrian dauden  elementu  moderno  guztiak  -farolak  kasu-  estaltzen.  Gau  partean  musika  doinuek  hartuko dute hirigune historikoa, Izera taldeak  kontzertua  eskainiko  baitu.  

Urruelak  ohartarazi  du  geroz  eta  gehiago kostatzen ari zaiela azoka egitea.  “Geroz  eta  jende  gutxiago gaude antolakuntzan, baina oraindik badugu aurrera jarraitzeko indarra”. 

Egitaraua:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide