Erakusketa berriarekin helduko dio Artziniega Museoak ikasturteari. Bihar inauguratuko dute. Antzinako bizikleten bilduma izango da, Alvaro Iturraspek osatutakoa.
Azaroaren 30era arte egongo da ikusgai, doan eta museoaren ohiko ordutegian. Hainbat ekintza antolatu dute museoko arduradunek, erakusketa aberasteko helburuarekin.
Larunbatean -irailak 23- “La Karpy” ibilbide klasikoa hasiko da, urriaren 21ean hitzaldia egongo da txirrindulari profesionalen eskutik eta 28an hitzaldia eskainiko du Txemi Llano argazkilariak.