Atzoko udal osoko bilkuran aurrera egin zuen Kataluniari buruzko mozioak EAJ eta EH Bilduren babesari esker. PPk aurka bozkatu zuen.
Testua hurrengo 6 puntuek osatu zuten:
1. Artziniegako Udalak kezka adierazi eta baztertu egiten du egitateen bidez Kataluniako autonomian esku hartzeagatik, eta Estatuko segurtasun indar eta kidegoek egindako operazio polizialagatik, zeinaren bidez erregistroak eta atxiloketak egin baitiren Generalitateko instalazioetan bere arduradun legitimoei.
2. Modu demokratikoan aukeratuak izan diren Kataluniako alkateak deklaratzera deitzea irmoki salatzen dugu. Demokrazia praktikan jartzea ahalbidetu nahi duten alkateak inputatzea deitoratzen du.
3. Artziniegako Udalak Espainiako Gobernuari eskatzen dio bertan behera utz dezala oinarrizko eta funtsezko askatasunen errepresio-estrategia, demokraziaren oinarrizko printzipioen aurkakoa.
4. Artziniegako Udalak berretsi egiten du funtsezko printzipio demokratiko guztiekiko konpromisoa, eta elkartasuna adierazten die Catalunya-ko herriari, eta baita demokraziaren aurkako errepresio politiko - Espainiako Gobernuak gidatutakoa - pairatzen diharduten pertsona eta erakunde guztiei.
5. Artziniegako Udalak, zilegitasun osoa aitortzen dio Kataluniako Parlamentuak egingo duen erreferendumari. Hala, urriaren bateko erreferendumaren emaitzak errespetatzen ditu eta Katalunia, Euskal Herria edo munduko gainerako herrietan, herritarren borondate askean oinarrituta garatzen dituzten prozesu politikoen alde egiten du.
6. Artziniegako Udalak dei egiten du Kataluniako herriaren asmo demokratikoaren adierazpena ahalbidetzea eta erabakiak errespetatzera.