Bikain hasi du denboraldia Zuriñe Frutos artziniegarrak. Dagoeneko hasi da garaipenak pilatzen. Iragan asteburuan Urduñako Mendi duatloian gailendu zen, eta oraingoan Arriarango podiuma zapaldu du. Euskal Herriko Mendi duatloien zirkuituan ari da parte hartzen. Zeanuriko proban ere lehen postua eskuratu zuen.
Sare sozialetan azaldu duenez, pozik dago emaitzarekin: "Bizikletaz egin beharreko zatia gogorra izan zen, sekulako aldapak zeuden". Frutosen esanetan, zorteko ibili ziren; eguraldi txarra, euria eta lokatza saihestu baitzuten.
Bi norgehiagoketan lehiatu da asteburuan Frutos. Izan ere, igandean Santurtziko Serantes igoeran hartu zuen parte, bigarren postua erdietsiz.