Aritz Iturribarria Arabako Kopan garaile

Aimar Gutierrez Bidarte 2017ko aza. 9a, 07:00
Hiru lasterketetan lehiatu da Aritz Iturribarria urria eta abendua bitartean. / A.I.

1.187 puntu eskuratu ditu guztira, arazo fisikoak medio denboraldi gorabeheratsua izan duen arren.

Aiaramendi trail taldeko Aritz Iturribarria gailendu da Arabako Mendi Lasterketen III. Kopan. Urriaren 22an jokatu zen kopako azken lasterketa Legution.

Jarindo Albertia mendi lasterketarekin eman zioten amaiera norgehiagokari. Bost lasterketa izan dira guztira: Araiako Mitxarro bira, Egileta-Dulantzi mendi maratoi erdia, Amurrio Trail Lasterketa, Peregañako igoera eta Legutioko Jarino Albertia mendi lasterketa.

Artziniegako kirolariak, arazo fisikoak tarteko, denboraldi gorabeheratsua izan du. Legutioko mendi lasterketan lortutako 5. postuak Arabako kopan gailentzera eraman du, orotara 1.187 puntu eskuratuta.

Urtarrilean indartsu hasi zuen Iturribarriak denboraldia. Uda aurretik 10 lasterketa baino gehiagotan parte hartu zuen eta emaitza onak lortu. Ekainera, ordea, ahul iritsi eta Peregañako igoeran lasterka ibili gabe atseden hartzera behartua ikusi zuen bere burua.

Pozik egoteko moduko urtea
Irailean ekin zizkion berriz entrenamenduei. Urria eta abendua bitarteko lasterketak laburragoak eta azkarragoak izan ohi dira. Eragozpen fisikoak medio hiru lasterketatan lehiatu da bakarrik, tartean Arabako Mendi Lasterketen III. Kopa irabazi du.

Aritz Iturribarriak ez du, ordea, denboraldia amaitutzat eman; abendua bitarte proba gehiagotan korrika egitea espero du.

Pozik egoteko moduko urtea bizi izan du Iturribarriak. Hurrengo denboraldian asko pentsatu ez badu ere, urtarrilean asfaltoko lasterketa bat ondo prestatzea gustatuko litzaioke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide