XX. mende hasierara arte Artziniegako baserri guztietan ospatzen ziren txarribodak. Familien biziraupenerako berebiziko ekintza zen. Dagoeneko ia ahaztuta dagoen ohitura zahar hori berreskuratu nahi izan du Artziniega Museoak.
Horretarako antolatuko dute larunbatean txarriboda museoan bertan. Ez da horrelako ekimen bat antolatzen duten lehenengo aldia. Txerrikiak lortzeko prozesua azalduko dute, txerriaren zatiketatik abiatuta. 12:00etan emango diote hasiera ekimenari eta txerrikien doako dastaketa eskainiko dute azalpenekin batera.