Artziniegako herriguneko argiteria urtea amaitu baino lehen berrituko du, Artziniegako Udalak jakinarazi duenez. 197 lanpara aldatuko dituzte, LED motakoak jartzeko. Modu horretan urtero 12.000 euro aurreztuko dituztela aurreikusi du tokiko erakundeak, bonbila berriek askoz argindar gutxiago kontsumituko dutelako.
7 urtetan amortizatua
68.000 euro baliatuko dituzte obra egiteko. Iñigo Gomez alkateak adierazi du diru-laguntzak eskatuko dituztela lanak finantzatzeko, baina diru aldetik arazorik egongo ez dela ziurtatu du: “7 urteren bueltan amortizatua egongo da argiteria berria”.