Atzo izan zen Artziniegako azaroko udalbatza. Beste hainbat gairen artean Telefonica eta udalaren arteko akordioa onartu zen. Izan ere, herriko hainbat gunetan airean daude telefono kableak. "Hobetzeko obrak dira. Telefonicak kableak tutuetan sartzeko da hitzarmena", zehaztu zuen Iñigo Gomez alkateak. Alderdi guztiek -EAJ, EH Bildu eta PP- adostasunez eman zioten bide proposamenari.
Joseba Elejalde erantsi zuenez, beste auzo batzuetan ere badira arazoak, "telefono eta argi kableak fatxadetan daude. Landareak inbaditzen dituzte egunero", Erretesen kasu. Hori dela eta, Telefonicarekin baliatu den prozedura beste ekinbide batzuei eransteko ekarpena egin zuen PPko zinegotziak.