Urtarrilaren 22ra arte izango dute Artziniegako herritarrek 2018ko udal-aurrekontuen gaineko iritzia plazaratzeko aukera. Aurrekontu-zirriborroaren gaineko informazioa sareratu du tokiko erakundeak -hemen ikusi daiteke-.
Galdetegi bat ere prestatu dute, jendearen iritzia jasotzeko. Udaletxean edo udal-liburutegian aurkeztu ahalko da orria, eta aukera egongo da baita ere posta elektronikoz bidlatzeko, presupuesto2018.artziniega@gmail.com helbidera.