Autokarabanentzako aparkaleku berria estreinatu du Artziniegak, mota honetako turismoaren gorakadari erantzunez eta herriko turismo eskaintza sustatuz.
Guztira sei autokarabanentzako espazioa biltzen du aparkalekuak eta plaza bakoitzak korronte elektrikora konektatzeko aukera eskainiko du. Elektrizitateaz baliatu ahal izateko herriko komertzioetan fitxa berezi batzuk eskuratu beharko dituzte erabiltzaileek. Horretaz gain, ur-horniketa eta hondakinen isurketarako azpiegitura ere izango ditu parkingak.
Kirol eta eskola ingurunearen hobekuntzarako burututako lanen baitan egin da obra eta Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan dute horretarako.