Eguraldi txarra dela-eta, herrian zehar iragarritako kalejira kiroldegira mugitzea erabaki dute.
Olinpiadak ardatz
Olinpiadak izan dituzte ardatz eta, ondorioz, hainbat kirol aukeratu dituzte mozorrotzeko. Familiek ere izan dute ikuskizunaz gozatzeko aukera. Lehenbizi, kalejira egin dute frontoian barrena. Ondoren, zikloka atera dira, prestatutako showa eskaintzera.
Zaldunak izan dira aurrenekoak. Surfistak iritsi dira segidan, kalean elurra zebilen bitartean dantzaren olatua hartuz. Txirrindularien beroketen ondotik ekin diote lasterketari, pelotoia antzeztuz eta nork bere tokira itzuliz. Aldapak atzean utzita gol jokalariek itxi dute ikuskizuna.