Hondakinen kudeaketa garestitu dela-eta, zabor tasa igo dute

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko ots. 12a, 11:59

Artziniegako udalbatzan onartu zen proposamena. / Aiaraldea.eus

Datozen hiru urteetarako igoera progresioa aurkeztu dute.

Artziniegako hainbat zerbitzuren zergak eztabaidatu ziren otsaileko udalbatzan. Zabor tasaren igoera onartu egin zen, baina urarena ez. Izan ere, PPk eta EH Bilduk kontra bozkatu zuten. Zehazki, bi zentimo garestitzea metro kubikoko izan zen EAJren proposamena.

Zerbitzu publikoak
Administrazioko zerbitzu publikoak ere izan zituzten hizpide. Izan ere, zabor bilketaren tarifa igo dute. "2021 arte zergak progresiboki haziko dira", erantsi du Gomezek, pleguak berritu baitituzte. Arrazoiagatik galdetuta, Aiarako Kuadrillako zerbitzu berria aipatu du Gomezek: "Horrez gain, Jundizeko zabortegian hondakinen tratamendu tasa handitu du Gasteizko Udalak".

Egun, herritarrek bi kolpetan ordaintzen dute hondakinak jasotzeko zerga: "57.26€ izan da orain arte. Lehen sei hilekoan 33 eurokoa izango da tasa, hots, urtea 66€". Halaber, datozen urteetako zenbatekoak aurreratu dituzte: "74€ izango dira 2020an eta 83€ 2021ean". Gutxi gora behera, beraz, artziniegarrentzat 10 euro gehiago balioko du zerbitzu publikoak urtero.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide