Artziniegako hainbat zerbitzuren zergak eztabaidatu ziren otsaileko udalbatzan. Zabor tasaren igoera onartu egin zen, baina urarena ez. Izan ere, PPk eta EH Bilduk kontra bozkatu zuten. Zehazki, bi zentimo garestitzea metro kubikoko izan zen EAJren proposamena.
Zerbitzu publikoak
Administrazioko zerbitzu publikoak ere izan zituzten hizpide. Izan ere, zabor bilketaren tarifa igo dute. "2021 arte zergak progresiboki haziko dira", erantsi du Gomezek, pleguak berritu baitituzte. Arrazoiagatik galdetuta, Aiarako Kuadrillako zerbitzu berria aipatu du Gomezek: "Horrez gain, Jundizeko zabortegian hondakinen tratamendu tasa handitu du Gasteizko Udalak".
Egun, herritarrek bi kolpetan ordaintzen dute hondakinak jasotzeko zerga: "57.26€ izan da orain arte. Lehen sei hilekoan 33 eurokoa izango da tasa, hots, urtea 66€". Halaber, datozen urteetako zenbatekoak aurreratu dituzte: "74€ izango dira 2020an eta 83€ 2021ean". Gutxi gora behera, beraz, artziniegarrentzat 10 euro gehiago balioko du zerbitzu publikoak urtero.