Artziniegako Udalak jakinarazi du 25 sarrera banatuko dituela herritarren artean, igandean 18:30ean Gasteizen jokatuko den Deportivo Alaves eta F.C Deportivoren arteko norgehiagoka ikusteko.
Interesdunek ostirala bitarte izango dute sarrerak eskuratzeko aukera, 945 396 353 telefono-zenbakira deituta edo info@artziniegakoudala.eus helbidera mezu bat igorriz. Erreserba egiteko izen-abizenak eta telefonoa eman beharko dira. Sarrerak izen-ematearen ordenaren arabera banatuko dituzte, eta lehentasuna izango dute Artziniegan erroldatutako bizilagunek.