"Museo Bizia" ekimena antolatu dute Artziniegako Etnografia Museoan. Bertan, museoko ogibide desberdinei bizitza eman diete artisau desberdinen laguntzaz. Goiz osoan zehar ibilbideak antolatu dituzte bisitariek aintzinako lanbideak ezagutu ditzazten.
Aurtengoa "Museo Bizia" ekimenaren X. edizioa izan da eta artilearen ekoizpen prozesuari eman nahi izan diote antolatzaileek garrantzia. Horretarako, Karrantzako Mutur Beltz elkartearen laguntza jaso dute. Elkarte honek Mutur Beltz ardi arraza sustatzeaz gain artilearen ekoizepn ekologikoa lantzen du.