Ordutegi berezia izango du Artziniegako Gaztelekuak Aste Santuan. Astegunetan irekiko du jai-egunetan ordez. Gainera, bertako ohiko eskaintza osatzeko hainbat ekintza antolatu ditu udalak. Indoor Parkera irteera bat egitea aurreikusi dute, beste ekintza batzuekin batera: Ping-pong txapelketa, dantza tailerra eta sukaldaritza ikastaroa. Hiriska emakume elkarteko kideek sukaldaritza tradizionaleko errezetak erakutsiko dizkiete gazteei.