Baskonia eta Montakit Fuenlabrada saskibaloi taldeen arteko partidua ikusteko 30 sarrera ditu Artziniegako Udalak, eta norgehiagoka ikusi nahi duten herritarren artean banatuko ditu. Interesdunak udaletxera joan, 945396353 telefonora deitu edo info@artziniegakoudala.eus helbide elektronikora mezu bat bidali beharko dute. Izen-abizenak eta telefonoa helarazi beharko dituzte.
Udalak jakinarazi du sarrerak "izen-emateko hurrenkeraren arabera" banatuko direla, eta nabarmendu dute lehentasuna izango dutela herrian erroldatutakoek.