Gaur goizean sutea gertatu da. Pellet sutondo bat berotu da eta sua sortu du teilatuan. Auzokideek suhiltzaileak deitu dituzte. Hala ere, larrialdi zerbitzuak heldu direnean, herritar batzuk teilatuan zeuden eta su-itzalgailuari esker kontrolatu dute.
Horren ostean, suhiltzaileek beharrezko segurtasun neurriak hartu dituzte.