Jon Arisketa 52 urte zituen eta Balmasedakoa zen, baina Artziniegan bizi zen. Mendizalea Castro Valnera mendian zendu zen larunbatean. Hedabideek jakinarazi dutenez, egun horretan goiz abiatu zen Lunadako neguko estaziotik. 16:00ak aldera ekin zioten erreskate-taldeek bilaketari, itzuli ez zela ikusita.
Azkenean, bere gorpua topatu zuen Castro Valnerako toki malkartsu batean eta helikoptero batek jaso behar izan zuen hilotza.