Igandean aurkeztu zuen Artziniegako Udalak autokarabanetarako aparkaleku berria. La Bárcena auzoko kiroldegiaren ondoan dagoen guneak 6 ibilgailurako lekua dauka eta ura husteko zein hornitzeko zerbitzua du. Horrez gain, elektrizitatea eskuratzeko puntua ere prestatu dute.
Sorbeltz klubarekin batera egin dute inaugurazioa eta 40 ibilgailu hurbildu ziren ekintzan aritzeko.