"Herrien mahaia", horrela deitzen da Artziniegako Artekale kalean estreinatu duten eskultura. Lan hori 2019a bitarte herrigune historikoan barrena jarriko diren lau obren arteko lehenengoa da.
Benjamin Respaldiza artziniegarraren ekimenez gauzatzen ari da da proiektua eta herriko beste zenbait auzokidek obrak egiten lagunduko dute. Udalak ekonomikoki babestuko du iniziatiba eskulturak egiteko beharrezkoa den materiala emanez.
Herrien arteko elkargune bat
Lehenengo eskultura honetan herriaren eta herritarren arteko elkargune den mahai bat irudikatu nahi izan dute artistek, "mahaian ogia eta ur trago fresko bat partekatzen da, bere inguruan bizitza partekatzen dugu”.
