Arabako Herri Arteko Txapelketa Artziniegara eraman zuten atzo Bizindar taldeko 22 kidek. Kirol elkarteak 25 urte baditu ere, orain arte sokatira lantzen zuen bakarrik, baina aurten herri kiroletan, oro har, lehiatu da.

Atzoko finalean Donemiliagako taldea menperatu zuten Bernedon. 9 probetatik 6 erronkatan nagusitu ziren artziniegarrak. Txapelketa Arabako Federazioak proposatu zuen, antzinako euskal kirolak sustatzeko.
Gauzak horrela, Zigoitia, Mendialdea, Donemiliaga eta Artziniegak neurtu dituzte indarrak eta trebezia. Lehenik eta behin, liga jokatu zuten euren artean eta, azkenik, finala egin zuten lehen bi sailkatuekin.

Emakumezkoak
Emakumeen parte hartzea ezinbestekoa izan da, 6 diziplina mistoak izan dira eta: lokotx bilketa, txingak, zaku lasterketa, ingudea, trontza eta sokatira.
Gainera, beste hiru proba gizonezkoenak izan dira. Horietan beterano eta hasiberri bana egon behar ziren: lasto altxatzatzaileak, harri-jasotzaileak eta aizkolariak.
