Argazki erakusketa kolektiboa atontzen ari da Mendieta Kultura taldea. Artziniegako udaletxe zaharrean egongo da ikusgai, uztailaren 7tik 28ra. Herritarrek laguntzarekin osatu nahi dute argazki bilduma. Deialdi irekia egin dute horretarako, bizilagunek euren irudiak bidali ditzaten.
Azaldu dutenez, argazkiek “Artziniegako ondaren arkitektoniko eta naturala” izan beharko dute hizpide. Pertsona bakoitzak 3 argazki aurkeztu ahalko ditu gehienez eta ekainaren 20a izango da horretarako azken eguna. Ondorengo helbide elektronikora bidali beharko dira: info@mendietakultura.com.
Argazkiak JPG formatuan egon beharko dira eta erresoluzio altua izan beharko dute. Egilearen izen-abizenak eta irudiaren titulua ere bidali beharko dira. Mendieta Kulturako kide diren Lorea Rementeria eta Roberto Gonzalez arduratuko dira erakusketan jarriko diren lanak aukeratzeaz.
Hautatutako argazkiak salgai egongo dira 50 euroren truke. Diruaren %90 egileak jasoko du eta beste %10 elkartearen hurrengo ekintzak finantzatzeko baliatuko da.