Guda zibileko gorpu bila, indusketa egin dute Otsati eta Aranzadi elkarteek

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko uzt. 13a, 12:14
Aranzadikoen makinekin altxatu zuten lurra. / Otsati

Ahozko lekukotzetan oinarritu dira historia berreskuratzeko. Atzo egin zituzten lehen lur altxaketak. Testigantzen arabera, Guda Zibilean eraildakoen gorpuak daude.

Otsati Elkartearen egitasmoa izan da. Hilabeteak eman dituzte ahozko elkarrizketen bidez Guda Zibileko arrastoak ikertzen. Horrela jakin dute, besteak beste, Artziniegan zenbait pertsonen gorpuak daudela lurperatuta. Horregatik, Aranzadi zientzia elkarteko kideekin egin dute indusketa. "Momentuz ez da ezer agertu", adierazi du Alberto Martinez-Gutierrez Otsatiko kideak.

Atzo goizean ekin zioten lurra altxatzeari: "Ahozko lekukotzetan oinarritu gara. Artziniegako lau lekukotza jaso ditugu Guda Zibilean eraildakoak lurperatuta zeudela esanez". Aranzadi Elkartearekin jarri ziren harremanetan orduan, "horregatik etorri dira makinariarekin laguntzera".

Ikerketa, zabalik
Prozedurari dagokionez, behatzeko lurraren jabeari baimena eskatu diote, eta udala jakinaren gainean jarri: "Ez dugu laguntzarik jaso, baina ez dugu eskatu ere ez. Lekukotzek ez dute gezurrik esaten, baina litekeena da metro batzuk urrunago egotea; baita ezer ez topatzea ere". 

Aurrera begira, Aranzadikoekin harremanetan jarraitzeko asmoa agertu du Otsatik: "Testigantza gehiago ditugu gudariak lurperatuta non egon daitezkeen diotenak. Orain dela bi aste buruherzur bat eman genien 8 milimetroko zulo batekin analizatzeko". Hortaz, aurreneko indusketak bukatutzat eman arren, ez dute ikerketa itxi.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide