Gaur hasi dute Artziniegako Tubacex Taylorreko langileek sei eguneko greba, lan-hitzarmenaren alde. Fabrikaren aurrean bildu dira lehenbizi, eta Artziniegako udaletxearen parera joan dira gero. 13:00etan aldiz, elkarretaratzea hasi dute Tubacexen Laudioko egoitzaren aurrean.
Uztailaren 20, 26, 27, 30 eta 31n ere egingo dute greba beharginek. Bihar Eusko Jaurlaritzaren aurrean arituko dira protestan, 11:00etatik 12:30era.