Erretes Tudelako errepidea konpontzeko eskatu du PPk

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko uzt. 24a, 07:26

Erretes Tudelako errepidearen egoera txarra izan zuten hizpide udalbatzan. / Aiaraldea.eus

Lur erorketaren ondorioz "arriskutsua" dela bidea ohartarazi du PPk. EH Bilduk mozioaren alde bozkatu du, eta EAJ abstenitu egin da, "errepidea Arabako Foru Aldundiarena delako".

Erretes Tudelako sarbidearen egoera izan zen eztabaidagai asteleheneko osoko bilkuran. Joseba Elejaldek aurkeztu zuen mozioa, PPren izenean. Izan ere, bi hilabete baino gehiago daramatza bideak egoera "arriskutsuan". "Arabako Foru Aldundiak egin duen bakarra argidun kono batzuk jartzea da".

EH Bilduk bat egin zuen kezkarekin, eta errepidearen egoera teknikoari buruz galdetu zion alkateari. Iñigo Gomez alkatearen esanetan, Arabako Foru Aldundiarena da errepidea. Ondorioz, hari dagokio mantenua, baita konpontzea ere. "Ekainaren hasieran eman genion arazoaren berri Diputazioari, argazki eta guzti. Kalteak aztertuko zituztela esan ziguten, baina eguraldi txarragatik ezingo ziotela berehala erantzun eskaerari".

Segurtasun aldetik ez dago arazorik Arabako Foru Aldundiaren ustez. "Espero dugu konponketa lanak ahalik eta lasterren egitea, aste honetan edo hurrengoan", erantsi du alkateak. 

PPren iritziz, ordea, ezin da gertatu hilabete atzeratzea lanak eguraldi txarragatik: "Sekulako euriteak egon direnean beste hainbat errepide oso arin konpondu dituzte. Ezin dugu itxoin denbora, dirua edo gogoa izan arte; are, auzo bateko sarbidea bada". Gobernu taldeak jarraipena egiteko konpromisoa hartu zuen,  "diputazioaren eskumena da eta". EH Bilduk babestu egin zuen PPren mozioa, eta EAJ abstenitu egin zen. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide